jueves, 28 de noviembre de 2013

Atzera begira, egindakoari buruz hausnartuz...

"Informazio eta komunikazio teknologiak" izeneko ikasgaia gure klaseko ordutegian ikusi genuenean, klasean orain arte Bigarren Hezkuntzan izandako informatika irakasgaiarekin erlazionatu genuen, hau da, betidanik egindako ariketekin: Power Point-ak diseinatu, Word-en propietateak ikasi, argazkiekin jolasteko oinarrizko programak (paint, gimp)….

Unibertsitatean ikasgai honen lehenengo eguna igaro eta gero hasierako ikuspuntu hau guztiz aldatu zitzaigun, izan ere, ohartu ginen informatika ikasgaiaren bidez gauza askoz gehiago ikasiko genituela, eta horiek guztiak gure etorkizunari begira oso baliagarriak izango zirela, eta hori da azkenean gure helburua: unibertsitatean igarotako urteetan ikasitakoa erabilgarria suertatzea etorkizunean baita gure bidea irakasle moduan aberastea.

Orain arte egindakoa kontuan hartuta, esan dezakegu egunero zerbait berria ikasteko aukera izan dugula, bai gure taldean egindakoaren bidez bai beste taldeek egindako lanari esker. Horrela, Magisteritzan hain famatua den esaldiak dioenez “Gauzak egiten ikasten da hoberen”, eta hau lehenengo pertsonan bizi izan dugu, izan ere, praktika saioetan etengabe aritu gara ikasitako eduki eta informatika baliabideak etengabe erabiltzen horiei buruz pila bat ikasiz.

Modu berean, edukia teorikoak eta praktikoak ikasteaz gain, pertsonalagoak eta izaeran eragin handiagoa daukaten balioak ere ikasteko aukera izan dugu. Esan dezakegu, egunero egindako lanei esker taldean lan egiten gehiago ikasi dugula. Batzuetan pentsatzen dugu taldean lan egitea ez dela hainbesterako, edonork egin dezakeela eta ez direla inolako arazorik sortzen, baina ez da guztiz egia esaldi hori, izan ere, iritzi desberdinak, lanak egiteko modu diferenteak topatu egiten dira taldean aritzean, eta beti ez da erraza izaten akordio batera heltzea. Horrela, honetan trebatzeko aukera eman digu ikasgai honek.


Gainera, bestelako balore batzuk bereganatu edota gehiago landu ahal izan ditugu, esaterako, besteekiko errespetua, parte-hartzea, besteen iritziak onartzea… Beraz, asko izan da orain arte ikasi ahal izan duguna eta seguru gaude falta zaizkigun asteetan are gehiago ikasteko aukera izango dugula.

No hay comentarios:

Publicar un comentario