jueves, 14 de noviembre de 2013

Lanean aurrera goaz!

Gaur, klasearekin hasteko, irakasleak lau hilabetean zehar egingo duguna gogorarazi digu, izan ere, egindako grebek, modulo hasteak... zaildu egin du klaseen garapen "normala", eta beharrezkoa izan zaigu klase kide guztioei egin behar dugunaren informazioa pixka bat freskatzea.

Azalpena jaso ostean, Blogean lanean jarraitu dugu; horrela, blogaren itxura pixka bat gehiago txukuntzeaz gain, sarrera berriren bat sortu egin dugu. Guretzako oso interesgarria da motibazioaren gaia, eta hori dela eta horri buruzko sarrera bat egitea egokia iruditu zaigu, gai horretan gehiago sakontzeko.

Bestalde, bloga alde batera utzita, burutu behar dugun proiektu bati buruz ere hizketan egon gara. Modu honetan, gaia kide guztien artean hautatu egin dugu ("Teknologia berriak gaur egun. Eskola 2.0") eta lan hau "entregatzeko modua" google site bat erabiliz izango denez, gure site-a sortu dugu proiektuan lanean hasteko.

Horrela, lana aurreratzen joateko, kideen artean lana banatu egin dugu (bai gelan burutzekoa bai etxean lanean jarraitzeko) horrela guztiok gauza bera egiten ez ibiltzeko eta denbora aporbetxatuz lanean aurrera egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario