jueves, 19 de diciembre de 2013

BUKATU DA, AMAITU DA..... AZKEN EGUNA HELDU DA!!

Informazio eta komunikazio teknologiak ikasgaian egindako ibilbidea laburra izan den arren oso intentsoa eta aberasgarria izan da.

Klaseko lehen egunean, taldeak osatu ostean, Bloga eraikitzen hasi ginen eta baita baliabide honetan pixka bat arakatzen ere. Baliabide honetaz gaian beste batzuk ere ezagutu genituen eta haiekin lan egiten aritu gara, hala nola, Glogster, Delicious, Sites....

Modu berean, Blogean lan egiteaz aparte, Sitesean proiektu bat burutzen egon gara. Taldeka, bakoitzak bere gaia aukereatu zuen eta gure kasuan Teknologia Berriak eta Eskola 2.0 aukeratu genuen.

Proiektu hau, klasean bertan aurkeztu dugu eta horretarako baliabide desberdinetaz baliatu gara azalpena askoz ulergarriagoa eta erakargarriagoa izateko: Prezi programa, bideoak, txostena..... Gainera, proposamen bat sortu genuen klasean gaia azaltzeko, horrela azalpen teorikoaz aparte taldekideekin dinamika bat planteatu genuen klasean, askoz deigarriagoa izateko azalpena.

Horrela, guztia kontuan hartuz, erabaki dugu ikasgaiari amaiera on bat emateko hausnarketa orokor bat egin ahal izan dugula, beraz, hona hemen ikasgaiaren inguruan gure iritzia:

"Informazio eta komunikazio teknologiako klaseak amaitu dira, oporrak hemen daude!!

Lan handia egin ostean, atseden pixka bat hartzeko denbora heldu da. Hala ere, honek ez du esan nahi klasean landutako guztia ahaztu behar dugunik, dena praktikan jartzeko momentua iritzi da; pixkanaka- pixkanaka bide berri bat eraikiz.

Gure kasuan, adibidez, gauza asko praktikan jartzeko aukera izango dugu gauza pila bat ere ikasi baitugu. Horrela, esan dezakegu ikasgai hau oso baliagarria iruditu zaigula, etorkizunean irakasle izango garenean gauza hauetako asko aplikatzeko eta erabiltzeko parada izango dugulako.

Modu berean, eduki berriak ikasteaz gain, lan egiteko metodologia berrak erabiltzen ere ikasi dugu, izan ere, baliabide desberdin ugari erabili ditugu gure lana aurrera eramateko.

Gainera, talde moduan orokorrean ondo aritu gara, bakoitzak modu desberdinean ekarpenak egin dituelako eta hori dela eta, lana oso aberasgarria suertatu da.

Beraz, laburbilduz ikasgai honekin asko ikasteko aukera izan dugu eta hortaz, oso pozik gaude lortutako emaitzarekin."
 


viernes, 13 de diciembre de 2013

KLASE MAGISTRALETAN ERE AURKEZPENAK!!

Ikasgai honetan, praktika saioetan taldeka aurkezpenak egiteazgain, klase magistraletan ere horretan aritu gara. Astero, talde batzuek gai bati buruzko informazioa ematen zuten, horretarako baliabide desberdinak erabiliz, besteak beste, power point, prezi, bideoak...

Horrela, magistraleko taldeak eta praktikakoak gure kasuan ez dira berdinak izan eta beraz, gure blog honetan gutako bakoitzak magistralean burututako aurkezpena biltzea interesgarria iruditu zaigu. Beraz, aurrera!!!

Laienek eta Tamarak, gaur bertan egin dute aurkezpena klase magistraleko bere taldearekin. Azalpena emateko power point batez baliatu dira, eta horrek, aurkezpena interesgarriagoa bihurtu du. Hona hemen talde honek burututako lana:









Bukatzeko. azken taldekideak, Patriciak, dokumentatzailearen lana egin dugu bere taldekoekin saio magistraletan. Horrela, bere blogean talde guztiek egindako aurkezpenak biltzen aritu dira. Hau da bertara joateko klikatu beharreko link-a:

http://iktdokumentatzaileak.blogspot.com.es/p/nortzuk.html


GURE AURKEZPENAREN EGUNA....IRRIKAK, URDURITASUNA ETA HITZ EGITEKO GURA!!!

Gaur GURE AURKEZPENAREN EGUNA heldu da!!, eta sentsazioak desberdinak izan dira.

Alde batetik, urduri egon gara gura lanaren aurkezpena nola aterako zitzaigunaren inguruan bueltaka. Horrela, hainbeste egun gaia prestatzen egon ondoren, gainerako kideen aurrean azalpen on bat eman nahi genuen eta haiei guk egindako lan guztia erakusteko aukera izatea.

Beste aldetik, poztasun sentimendua izan dugu, izan ere, lana oso landua geneukala genekien eta beraz, besteei gustatuko zitzaielakoan geunden.

GURE GAIAREN AURKEZPENA:

Gure gaia, Eskola 2.0  eta Teknologia Berriak izan da.

JARRAITUTAKO DINAMIKA:
  1. Prezi-ren bidez gaiaren azalpena eman.
  2. Eskolan balibide hauek nola erabiltzen dituzten ikusi (bideoa) --> Kanpazar Ikastola (Portugalete)
  3. Ikaskideekin ariketa praktikoa: teknologia berrien alde onak eta txarrak hezkuntzari begira
  4. Eskolan baliabide hauek erabiltzen dituzten ikasleen iritziak (bideoa) --> Kanpazar Ikastola (Portugalete)
  5. Taldeko Blog-a eta Sites-a eta honen antolamendua erakutsi
LANDUTAKO GAIAK:
  • Teknologia berriak 
    • Teknologia berriak gazteen artean
    • Teknologia berriek sortutako arazoak
    • Teknologia berriek sortutako arazoak saihesteko neurriak
  • Eskola 2.0
    • Zer da.
    • Erabilitako baliabideak
    • Zertarako balio du
    • Ikasteko metodoaren aldaketak denboran zehar
    • Eskola 2.0 dituen abantailak eta desabantailak
ERABILITAKO BALIABIDEAK

Aurkezpena egiteko ahozko azalpenaz aparte, beste motatako baliabide batzuk ere erabili ditugu, hauek guztiak "Ideiak  Sarean" gure taldearen Sites-ean sartuta daude, izan ere, lana bertan eginda dago. Hala ere, ondoren, horietako batzuk ipinita daude:

 IDATZIZKO TXOSTENA




PREZI


Hona hemen praktiketan teknologia berriak eta Eskola 2.0 -ri buruz egindako prezi-a.
Espero dugu zuen gustokoa izatea eta ulerterraza eta zuentzat interesgarria izatea!!!!!!


PICTURE TRAIL






GLOGSTER





Aurrean aipatu bezala, gure amaierako lana guztiz osatua dago IDEIAK SAREAN SITES-EAN. Hori izan da, lana garatu dugun lekua beraz, hori begiratzera gonbidatzen zaituztegu, honako linkan klik eginez.

https://sites.google.com/site/ideiaksarean/sarrera

ESPERO DUGU GURE AURKEZPENA ETA LANA GUSTATU IZANA!!

Aurkezpenak egiten.... ideia berriak eraikitzen!!

Azken bi klase egunetan, klaseko kideek landu behar izan dituzten gaien aurkezpena egiten aritu dira.

Bakoitzak, haien aurkezpena egiteko, baliabide desberdinak erabili ditu, hala nola:
  • Power Point
  • Prezi
  • Blogak
  • Sitesak
  • Bideoak
Hauetaz baliatuz, gaian sakontzeko aukera izan dute eta gainerako taldekideei helarazi ahal izan dizkigute haien taldeak egin duen lanaren inguruko ideia edo kontzeptuak.

ZER USTE DUGU AURKEZPENEN INGURUAN?:

Esan beharra daukagu, gure taldeko guztiak ados egon garela iritziarekin, hau da, denok uste dugu izugarrizko lanak egon direla klasean, talde bakoitzak bere aurkezpenak eskaintzeko denbora handia jardun dutela prestaketa prozesuan.

Gai desberdinei buruz jakin ahal izan dugu egun bi hauetan entzundakoari esker. Sormenari, sare sozialei, IKTren historiari, eskola 2.0ri eta IKTak hezkuntzan balio duenari buruzko aurkezpenak entzun ditugu, guztiak oso landuak eta alde teorikoa, praktikoarekin uztartzen dutenak. Horrek saioak eramangarriagoak egin ditu eta informazioa modu errazagoan jaso ahal izan dugu entzule guztiok.

Beste ikaskideen bloggak bisitatuta ere, ikasteko informazio asko aurki dezakegu, orokorrean guretzako etorkizunean baliagarria izango den informazioa.

Horrela, talde bakoitzak bere aurkezpena prestatu eta aurkeztu izana oso esperientzia positibotzat hartzen dugu, asko ikasteko aukera izan baitugu besteei entzuten eta baita norberak gauzak azalduz ere. Modu honetan, argi daukagu etorkizunean horrelako lanak egiten jarraitzea gustatuko litzaigukeela, esan bezala oso aberasgarria eta ikasteko primerakoa dela uste dugulako.

Bukatzeko, jarraian, interesagrria izango delakoan, gure gela-praktikoko kideen blogetan sartzeko link-ak gehitzen ditugu:

http://iktmagisteritza32.blogspot.com.es/2013/11/2013ko-azaroaren-15-gaurko-egunean-atzo.html

http://berbo-ts.blogspot.com.es/

https://sites.google.com/site/iktkuxkuxeroak/

http://tronistak.blogspot.com.es/

http://sasifilosofoak.blogspot.com.es/