viernes, 13 de diciembre de 2013

Aurkezpenak egiten.... ideia berriak eraikitzen!!

Azken bi klase egunetan, klaseko kideek landu behar izan dituzten gaien aurkezpena egiten aritu dira.

Bakoitzak, haien aurkezpena egiteko, baliabide desberdinak erabili ditu, hala nola:
  • Power Point
  • Prezi
  • Blogak
  • Sitesak
  • Bideoak
Hauetaz baliatuz, gaian sakontzeko aukera izan dute eta gainerako taldekideei helarazi ahal izan dizkigute haien taldeak egin duen lanaren inguruko ideia edo kontzeptuak.

ZER USTE DUGU AURKEZPENEN INGURUAN?:

Esan beharra daukagu, gure taldeko guztiak ados egon garela iritziarekin, hau da, denok uste dugu izugarrizko lanak egon direla klasean, talde bakoitzak bere aurkezpenak eskaintzeko denbora handia jardun dutela prestaketa prozesuan.

Gai desberdinei buruz jakin ahal izan dugu egun bi hauetan entzundakoari esker. Sormenari, sare sozialei, IKTren historiari, eskola 2.0ri eta IKTak hezkuntzan balio duenari buruzko aurkezpenak entzun ditugu, guztiak oso landuak eta alde teorikoa, praktikoarekin uztartzen dutenak. Horrek saioak eramangarriagoak egin ditu eta informazioa modu errazagoan jaso ahal izan dugu entzule guztiok.

Beste ikaskideen bloggak bisitatuta ere, ikasteko informazio asko aurki dezakegu, orokorrean guretzako etorkizunean baliagarria izango den informazioa.

Horrela, talde bakoitzak bere aurkezpena prestatu eta aurkeztu izana oso esperientzia positibotzat hartzen dugu, asko ikasteko aukera izan baitugu besteei entzuten eta baita norberak gauzak azalduz ere. Modu honetan, argi daukagu etorkizunean horrelako lanak egiten jarraitzea gustatuko litzaigukeela, esan bezala oso aberasgarria eta ikasteko primerakoa dela uste dugulako.

Bukatzeko, jarraian, interesagrria izango delakoan, gure gela-praktikoko kideen blogetan sartzeko link-ak gehitzen ditugu:

http://iktmagisteritza32.blogspot.com.es/2013/11/2013ko-azaroaren-15-gaurko-egunean-atzo.html

http://berbo-ts.blogspot.com.es/

https://sites.google.com/site/iktkuxkuxeroak/

http://tronistak.blogspot.com.es/

http://sasifilosofoak.blogspot.com.es/

No hay comentarios:

Publicar un comentario