NORTZUK GARA

IKT-n lan egiteko lau pertsonetako taldeak egiteko agindu digu irakasleak, horrela honako kideok osatzen dugu "Ideiak Sarean" bloga:

Patricia Carranza
Mikel Carrillo
Tamara Castro
Laiene Pérez

Taldeak egiteko kide bakoitzaren alde indartsuak eta ahulak aztertu egin ditugu, izan ere, taldean lan egiten denean hauek jakitea oso baliagarria da. Modu honetan, bakoitzaren gaitasun eta ahalmenak indartu daitezke eta ahultasunak aldiz, beste kide baten gaitasunekin ordezkatu eta osatu.

Horrela, taldekideon artean hitz egin ondoren eta bakoitzak bere ikuspuntua azaldu ostean, ohartu egin gara talde nahiko indartsua eta potentea garela, izan ere, batzuk informatika arloan trebeagoak diren bitartean, beste batzuk, informazio iturriak bilatzen , testuak idazten, bideoak eta irudiak igotzen eta sortzen.... abilagoak dira.

Gainera, taldeko kide guztiak lana aurrera eramateko gogoak ditugu eta teknologia berriak eskaintzen dituen baliabide hauekin lan egiten, hortaz, esan daiteke, motibatuta gaudela lana egiteko eta ondo aterako zaigula espero dugu.

Beraz, espero dugu IDEIAK SAREAN bloga gustukoa izatea eta baliagarria eta inspiratzailea izatea beste ikasle batzuentzat teknologia berriak hezkuntzan erabiltzearen inguruan hausnartzeko edo lanak egiteko!!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario